Aurrekoan gaur deklaratu duen polizia berberak uko egin zion epaileari bere identifikazioa emateari, nahiz eta gaurkoan eman dion. TATek fiskalaren jarrera salatu du, ahoa ireki ere ez baitu egin honek.
Madrileko epaitegian gaur Maite orue atxilotu eta torturatu zuen polizi batek deklaratu du. Aurrekoan gaur deklaratu duen Polizi berberak epailearen aurrean uko egin bazion bere identifizaioa ematea, oraingoan ez da horrela izan eta identifikatu da.
Honelako kasuetan oihozkoa den bezela TATen abokatuak eginiko galderei ez die erantzun nahi izan.
Bestetik, TATetik salatu nahi dugu fiskalak izan duen jarrera. Izan ere, isiltasun osoa gorde baitu inongo galderarik egin ez diolarik deklaratzera joan den poliziari. Epaileak ikertzen ari den tortura kasuaren aurrean pasibotasun osoa erakutsiz.
Estatuko abokatuak berriz, polizien interesak defendatuz, defentsako abokatuak eginiko galdera guztiak inpungatu dituela ere, azpimarratu nahi dugu.
Bidalita: 2008 15 - 08:14 PM |