_CLICK
Bilatu/Search
Main Menu
· Home

· Nortzuk gara
· Urteko TAT txostenak
· Testigantzak
· Salaketak
· Tortura metodoak
· Argazkiak
· Liburutegia
· Iritzi artikuluak
· Zigorgabetasuna
· Torturapean hildakoak
· Legeri antiterrorista
· Ezabaketaren aldeko proposamena

· Berriak
· Estekak
· Kontaktatu

Languages
Interfazaren Hizkuntza Aukeratu:


TAT kide
buy cheap softwarecheap adobe softwareoem software

behatokia

buy cheap softwarecheap adobe softwareoem software



Itxaso Guemez gazteak jasandako torturekin lotutako deklarazioa egin da Madrilen

Itxaso Guemez gazteak jasandako torturkin lotutako deklarazioa ospatu da Madrilgo 21. Instrukzio Epaitegian. Horren arira TATek prentsa oharra kaleratu du epaitegien jarrera salatuz eta "kasu guztien benetazko ikerketa bat" eskatuz.

Gaur asteazkena, maiatzaren 28an, Itxaso Guemes donostiar gazteak jasan zituen torturarekin lotutako deklarazio bat egin da Madrilgo epaitegietan. 2005eko otsailean, Espainiar Polizia Nazionalak Itxaso Guemes atxilotu zuen Iruñean eta inkomunikazio epea igaro ondoren torturak salatu zituen. Gaur, bere atxiloketan parte hartu zuen polizia batek deklaratu du (bere salaketan "gaiztoa" bezala identifikatzen duena).. Deklarazio hau, Madrilgo 21. Intrukzio Epaitegian egin da, kasuaz arduratzen den epaitegian. Esan behar da, lekuko moduan deklaratu duela, ez inputatu gisa, eta egin zaizkion galderei gezur borobilekin erantzun diela. TATek, kasu honen, zein gainontzeko kasu guztien benetazko ikerketa eskatzen du. Eskura dauden froga guztiak erabili daitezen eskatzen dugu ere, jakin badakigulako, inkomunikazio egoerak batetik eta torturatzen duten Espainiar Polizia, Ertzain edo Guardia Zibilen "profesionaltasunak" bestetik, oso zaila egiten dutela tortura zantzurik aurkitzea. Instrukzio epaileek ez badute beren lana arduraz eta ganoraz betetzen, inpunitateari ateak parez pare irekitzen diote eta torturak bizirauteko beharrezkoa duen arnasa hartzen du.

Torturarekin amaitzea denon lana da.

Orri Erraz Inprimagarria    Bidalita: 2008 04 - 08:32 PM


 

Itxaso Guemez gazteak jasandako torturekin lotutako deklarazioa egin da Madrilen | Sartu/Kontu bat Sortu | 0 iruzkin
Ertza
Iruzkinak igorlearenak dira. Ez gara bere edukietaz arduratzen.
Torturaren Aurkako Taldea
Tel. 0034 943 333674 Fax. 0034 943 336479. Kale Nagusia 50 - 1ª. 20120 Hernani.
Tel. 0034 944 155653. Bailen kalea 15 - 1ª Eskuina. 48005 Bilbo.